Arbeondon lehengaian eta artisau eran lan egitean sinesten dugu. Lekunberrin (Nafarroa), gure familia-enpresaren bidez, ingurunean ditugun lehengai onenak erabilita, eta tradiziozko eta artisau eran eginda, frijituak eta 5. gamako produktu ultraizoztuak egiten ditugu.
Gure produktu ultraizoztuak kategoria desberdinetan lantzen ditugu:
Artisau eran egindako frijituak (kroketak, bolak eta beste frijitu batzuk) / Premium hanburgesak / Haragi konfitatuak / Haragi-produktu eginak.
Eskaini gure produktuen gamak zure bezeroei, zure markapean edo ARBEONDO gure markapean.
Konpromisoa hartua dugu gure lurrarekin eta kalitatearekin. Erabiltzen dugun osagai bakoitza gure inguruneko onenen artean hautatzen dugu, eta gero arretaz eta arduraz lantzen dugu.
Horixe da gure sekretua, xehetasun bakoitzean gure lurreko onena eta gure onena jartzea, Arbeondo marka daraman mokadu bakoitzak benetako zaporea izateko, ezin ahaztuzkoa. Izan ere, gure ustez, soil-soilik hala eginda errepikatuko dute zure bezeroek eta soil-soilik orduan egongo da gure lana ongi eginda.


Lekunberrin (Nafarroa) gure egoitza eta ekoizpen zentroa-lantegia dago, eta bertan egiten ditugu gure erreferentzia guztiak.
Iruñean (Nafarroa) stock biltegi handi bat dugu, eta bertan lantzen ditugu picking-a, logistika eta irteera ematen diegu eskaerei.
Packaging mota desberdinak ditugu:
BURKO MOTAKO POLTSA
- Food Servicerako, 2 kg-ko formatua
- RETAILerako, 500 g-ko eta kg 1eko formatua
ALEKAKO KAXA polietilenozko poltsarekin
