ARBEONDO

Kroketa handiak

Urdaiazpiko Kroketa Handia 

Gure kroketak bikainak dira eta izugarri gustatzen zaizkio jendeari, eta horregatik XXL formatuan egiten hasi behar izan genuen. Urdaiazpiko kroketa handiak kroketa-zale guztiak txoratzen ditu.

Formatua: 

90 g. – 55 g. – 25 g.

Onddo Kroketa Handia

Gure lurreko onddoaren zaporea eta indarra etxean egindako gure bexamelaren fintasunarekin konbinatzen duen kroketa handia aurkeztu nahi dugu. Oreka eta gozotasuna!

Formatua

90 g.

Bere tintan egindako txipiroiaren Kroketa Handia

Beltza eta krematsua barnetik; kurruskatsua eta guztiz tentagarria kanpotik. Bere tintan egindako txipiroiaren zaporea gustuko dutenentzat, mokadu on-ona.

Formatua: 

90 g.

Haragi egosiarekin egindako Kroketa Handia

Zaporez eta ñabarduraz betetako errezeta tradizionala. Batzuen ustez, amonaren janariaren zaporea du, inoiz huts egiten ez duen eta beti nahi dugun horrena.

Formatua: 

90 g.

Txuletoi Kroketa Handia

Kroketa handi hau txuletoiari egindako omenaldia da. Bere zaporea ezin nahasizkoa da, eta ez ditu axolagabe uzten sukaldaritza onaren zaleak.

Formatua

90 g.

Bakailao Kroketa Handia

Kroketa handi honek gure itsasoetako altxorretako bat du. Kalitate oneko bakailaoa eta perrexil ukitua, bexamel urtzailean desegiten direnak.

Formatua: 

90 g.

Barazki Kroketa Handia

Barazkiak gogoko dituztenei gure sortako kroketa handi originalena aurkeztu nahi diegu. Zaporetsua, osasungarria eta deskribatu ezin den zapore ona duena.

Formatua: 

90 g.

*Kroketa guztiak 3 poltsa dituzten kaxetan banatzen dira (bakoitza 2 kg-koa)……………………….. 6 kg-ko kaxa

Egiteko modua:

*90 gramoko formatuetarako: produktua frijitu zuzenean izozkailutik, 2 minutuan 180-190 gradutan, eta beste 4 gehiagoan, 150 gradutan. Guztira, 6 minutu.

*URDAIAZPIKOA 55 g-koak:produktua frijitu zuzenean izozkailutik, 2 minutuan 180-190 gradutan, eta beste 2 gehiagoan, 150 gradutan. Guztira, 4 minutu.

*URDAIAZPIKOA 25 g-koak: Egiteko modua: produktua frijitu zuzenean izozkailutik, 3 minutuan 180 gradutan.