ARBEONDO

Gourmet produktuak

Arbeondoren txerrikume hezurgabea eta txerri-hanka hezurgabeak apustu segurua dira ahogozoenentzat. Oso bereziak diren bi produktu dira, oso zehatz egindakoak, jaten dituena harriturik uzten dutenak, beren testuren orekarengatik eta zapore dotore eta ezin gozoagoa izateagatik.

Su motelean egiten ditugu, kalitate gorena eskaintzeko.

01 Xerrikume hezurgabea

Bi osagai abiapuntu hartuta, txerrikumea eta gatza, Arbeondok oso motel lantzen du produktu hau, emaitza azkarra eskaintzeko, eta azkenean goi sukaldaritzako jaki bat lortzeko.

Txerrikumea 18 orduan egiten dugu, hutsean, tenperatura baxuan, eta bere azala erabiltzen dugu estaltzeko. Emaitza? Kanpoan bi geruza kurruskatsu, eta barnealde eztitsua, txerrikumearen zapore paregabea duena.

02 Txerri-hanka hezurgabeak

Oinarrizko osagaiaren, txerriaren, hautaketa zaindu baten emaitza da produktu hau. Hartara, gourmet produktu honi gure lurraren zapore eta koipetsutasun osoa ematen dio.
15 orduan egiten arituta, hutsean, tenperatura bazuan, txerri-hanken bidez, Arbeondok premium produktu bat eskaintzen du, sukaldari bakoitzak azken ukitua emateko aukera izan dezan, erraz eta kalitate gorena ziurtatuta bere jakiak prestatzean.