Gastronomia ultraizoztua, etxeko zaporearekin.

 

Arbeondok lehengaian eta artisau eran lan egitean sinesten du. Lekunberrin, gure familia-enpresaren bidez, ingurunean ditugun lehengai onenak erabilita, eta tradiziozko eta artisau eran eginda, frijituak eta 5. gamako produktu ultraizoztuak egiten ditugu ostalaritzaren sektorerako.

 

ARBEONDO

Gure produktu ultraizoztuak hiru kategoria desberdinetan lantzen ditugu: artisau eran egindako frijituak, gourmet produktuak eta haragi-produktu eginak. Konpromisoa hartua dugu gure lurrarekin eta kalitatearekin. Erabiltzen dugun osagai bakoitza gure inguruneko onenen artean hautatzen dugu, eta gero arretaz eta arduraz lantzen dugu.  

 

Horixe da gure sekretua, xehetasun bakoitzean gure lurreko onena eta gure onena jartzea, Arbeondo marka daraman mokadu bakoitzak benetako zaporea izateko, ezin ahaztuzkoa. Izan ere, gure ustez, soil-soilik hala eginda errepikatuko dute zure bezeroek, eta soil-soilik orduan egongo da gure lana ongi eginda.

Artisautza, kalitatea eta tradizioa

Ultzamako behien esne freskoa eta Betelun eskuz egindako gurina erabilita egiten ditugu, eta, hartara, gure artisau-frijituen ezaugarria da krematsuak eta kalitatekoak izatea mokadu bakoitzean.

Egitean xehetasun guzti-guztiak zainduta, Arbeondoren gourmet produktuek bezeroak harritzen dituzte, beren kalitatearengatik, eta arrakasta izaten dute establezimendu bikainenetan.

Eta eguneroko bizimodurako ere kalitatea nahi dugunez, Arbeondok zure bezeroak harritu nahi ditu produktu soilagoak eta egunero kontsumitzekoak eginda.

Non gaude?

Lekunberrin gaude, Nafarroaren ipar-mendebaldean, Aralar mendiaren oinetan. Naturari dagokionez alderdi bakana da, eta abere onez eta esne-ekoizpen onaz inguratuta gaude, eta horiek dira gure produktuen oinarriak.

Helbidea: Aralar kalea, 9, behealdea

31870  Lekunberri  (Nafarroa)

Tel: 948 50 41 57 / 620 72 73 89

Lekunberrin gaude, Nafarroaren ipar-mendebaldean, Aralar mendiaren oinetan. Naturari dagokionez alderdi bakana da, eta abere onez eta esne-ekoizpen onaz inguratuta gaude, eta horiek dira gure produktuen oinarriak.

Helbidea: Aralar kalea, 9, behealdea

31870  Lekunberri  (Nafarroa)

Tel: 948 50 41 57 / 620 72 73 89

Kontaktua

ARBEONDO